Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 21a

Zeruan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek tarteka euri pixka bat ere utziko digute. Zaparradak orokorrean tartekatuak eta ahulak izango dira eta litro gutxi pilatuko dira.

Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 16-18 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta ez da baztertzen lau tanta botatzea ere. Hala ere, goiz erditik aurrera ateri eutsiko dio eta arratsaldean ostarte politak zabalduko dira. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 21 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!