Giro politagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 19a

Giro politagoa izango dugu gaur. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi polita eta atsegina izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodei geruza trinkotzen joango da, egunaren amaierarako zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan euri pixka bat ere egingo du. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

Eguraldi kaskarra izango da bihar. Egun osoan zerua estalirik mantenduko da eta euri zaparradak izango ditugu, ugariagoak eta mardulagoak izango direlarik egunaren lehen zatian. Haizeak ipar-mendebaldetik arro joko du eta tenperatura dezente jaitsiko da, balio altuenak 18-19 graduan errendituko direlarik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!