Giro motel samarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 18a

Goizean zerua oso estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk botako ditu.

Eguerditik aurrera zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, eguna amaitzerako ateri geratuko delarik eta ostarte batzuk zabalduko direlarik. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, tarteka arro eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 20-21 graduan errendituko direlarik.

Giro politagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi polita eta atsegina izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodei geruza trinkotzen joango da, egunaren amaierarako zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan euri pixka bat ere egingo du. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!