Eguraldi politarekin hasiko dugu eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 17a

Goizean eguraldi polita izango dugu, non orokorrean zeruan urdina nagusituko den eta eguraldi eguzkitsua izango den.

Arratsaldean ordea, pixkanaka hodei geruza trinkotu egingo da, zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan euri zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

Giro motel samarra izango dugu bihar. Goizean zerua oso estalirik agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk botako ditu. Eguerditik aurrera zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, eguna amaitzerako ateri geratuko delarik eta ostarte batzuk zabalduko direlarik. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, tarteka arro eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 20-21 graduan errendituko direlarik.

Erlazionatuak

Eguraldi lasai eta atsegina, goizean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 17 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!