Kaskarretik hasiko dugu eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 16a

Kaskarretik hasiko dugu eguna, baina orduek aurrera egin ahala hobetzera egingo du. Goizean hodei asko agertuko da zeruan eta tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute, non ez den baztertzen gogotik botatzea.

Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste agertuko da. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 21-22 graduan joaz goia.

Goizean eguraldi polita izango dugu bihar, non orokorrean zeruan urdina nagusituko den eta eguraldi eguzkitsua izango den. Arratsaldean ordea, pixkanaka hodei geruza trinkotu egingo da, zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan euri zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

Erlazionatuak

Altxatzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 16 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!