Giro nahasiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 15a

Are giro nahasiagoa izango dugu. Goizean goizetik zeruan hodei asko izango da eta tarteka zaparradak botako ditu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak bota ditzakeen, batez ere, arratsaldean.

Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da. Tenperatura dezente jaitsiko da, balio altuenak 23-24 graduan errendituz.

Eguraldi motela izango dugu bihar. Goizean hodei asko agertuko da zeruan eta tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste agertuko da. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 21-22 graduan joaz goia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!