Giro nahasiagoa izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 14a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean hodeiak trinkotu eta euri zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta tenperatura balio altuenak 27-28 graduan errendituko dira.

Are giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean goizetik zeruan hodei asko izango da eta tarteka zaparradak botako ditu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak bota ditzakeen, batez ere, arratsaldean. Haizeak goizean hegotik joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da. Tenperatura dezente jaitsiko da, balio altuenak 21-22 graduan errendituz.

Erlazionatuak

Eguraldi nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 14 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!