Arratsaldean, beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuren bat edo beste botako duenik ezin da baztertu. Hala ere, aukera txikia da eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak hegotik harro joko du eta tenperatura igo egingo da, 30-32 graduan joaz goia.