Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 12a

Giro ederrarekin jarraituko dugu. Goizean berriz ere goi-hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina larunbatean bezala ez du ekaitzetara joko eta eguraldia lasaia izango da. Haizea goizean aldakor ibiliko da, hego puntu batekin. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura beste pixka bat igoko da, balio altuenak 27-28 graduan errendituz.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta eguraldi polita izango dugu. Arratsaldean, beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuren bat edo beste botako duenik ezin da baztertu. Hala ere, aukera txikia da eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak hegotik harro joko du eta tenperatura igo egingo da, 30-32 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!