Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 11

Giro eguzkitsua bueltan izango dugu. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, zeruan urdina nagusituko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ez du ekaitzetara joko eta eguraldi lasaia izango dugu egun osoz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdera aldatuko da. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 25-26 graduan errendituko dira.

Giro ederrarekin jarraituko dugu. Goizean berriz ere goi-hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina larunbatean bezala ez du ekaitzetara joko eta eguraldia lasaia izango da. Haizea goizean aldakor ibiliko da, hego puntu batekin. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura beste pixka bat igoko da, balio altuenak 27-28 graduan errendituz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!