Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 10a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodei asko agertuko da eta tarteka euri pixka bat egingo du, bereziki eguneko erdiko orduetan.

Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira, bereziki azken orduetan. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta altuenak ez dira 22-24 gradutik pasako.

Giro eguzkitsua bueltan izango dugu bihar. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, zeruan urdina nagusituko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ez du ekaitzetara joko eta eguraldi lasaia izango dugu egun osoz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdera aldatuko da. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 25-26 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!