Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 9a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean giroa lasaia izango da, euririk gabe. Arratsaldean hodeiak trinkotu eta euri zaparrada batzuk izango ditugu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat egin dezakeen.

Haizeak goizean aldakor joko du, baina arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

Giro aldakorrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodei asko agertuko da eta tarteka euri pixka bat egingo du, bereziki eguneko erdiko orduetan. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira, bereziki azken orduetan. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 22-24 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!