Zertxobait nahastuko da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 8a

Egun osoan zehar hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Hala ere, oso euri gutxi botako du. Haizeak goizean hegotik joko du. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira eta 27-28 graduan joko dute goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean giroa lasaia izango da, euririk gabe. Arratsaldean hodeiak trinkotu eta euri zaparrada batzuk izango ditugu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat egin dezakeen. Haizeak goizean aldakor joko du, baina arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!