Bero handia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko ira. 7a, 06:59

Giro beroarekin jarraituko dugu. Aurreko egunekin alderatuta, erdi eta goi-mailako hodei gehiago izango da zeruan, zeruari kolore zurixka emanez.

Hala ere, hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro ateria izango da. Haizeak egunaren gehienean hego-ekialdetik eta bizi joko du. Azken orduetan ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura balio altuenak 32-34 graduan errendituko dira.

Eguraldia zertxobait nahastuko da bihar. Egun osoan zehar hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, oso euri gutxi botako du. Haizeak goizean hegotik joko du. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira eta 27-28 graduan joko dute goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!