Eguzkia nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 5a

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Goizean goizetik zerua ia erabat oskarbi mantenduko da eta giro ederraz gozatu ahalko dugu egun osoz.

Haizeak hegoaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak are gehiago igoko dira horren eraginez, eguneko erdiko orduetan 29-32 gradu bitartean joko dutelarik goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Aurreko egunekin alderatuz, erdi eta goi-mailako hodei gehiago ikusiko dugu zeruan, batez ere, arratsaldean, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango da. Haizeak goizean hego ukitu bat izango du, baina arratsaldean mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 27-29 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!