Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 4a

Eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu gaur. Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik izango.

Eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Haizeak aldakor joko du, tarteka ekialdeko ukituarekin eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, eguneko erdiko orduetan 28-30 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean goizetik zerua ia erabat oskarbi mantenduko da eta giro ederraz gozatu ahalko dugu egun osoz. Haizeak hegoaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak are gehiago igoko dira horren eraginez, eguneko erdiko orduetan 29-32 gradu bitartean joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!