Eguraldi ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 3a

Eguraldi ezegonkor samarrarekin jarraituko dugu. Goizaldean ekaitz hondarren bat izango bada ere, goiza eta arratsaldeko lehen orduak lasaiak izango dira.

Arratsalde erditik aurrera ekaitzak garatuko dira, baina ez dira hain zakarrak eta hain ugariak izango, txoko batzuetan ateri eutsiko diolarik. Haizeak aldakor joko du goizean; arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 23-25 graduan errendituko direlarik.

Eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu bihar. Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik izango. Eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Haizeak aldakor joko du, tarteka ekialdeko ukituarekin eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, eguneko erdiko orduetan 28-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!