Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 29a

Antzeko giroarekin jarraituko dugu. Egun osoan hodeiak nagusituko diren arren, hauek trinkoagoak izango dira goizean eta azken orduetan non tarteka euri-langar pixka bat utziko duten han-hemenka.

Eguneko erdiko orduetan giro argiagoa izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura apenas mugituko da, 22-23 graduan joaz goia.

Altxa ezinik ibiliko da eguraldia bihar. Egunaren lehen zatian eta arratsaldearen erdi arte, zeruan hodei asko agertuko da eta tarteka euri txiki modura, zaparradaren bat edo beste izango da. Arratsalde erditik aurrera, atertzeko joera hartuko du, baina hala ere, hodei geruzak trinkoa izaten jarraituko du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!