Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 28a

Goizean berriz ere hodei-geruza trinkoagoa izango da eta han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Eguerditik aurrera hodeiak saretuago agertuko dira eta giro argixeagoa izango da.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 22-23 graduan joaz goia.

Motel antzeko giroarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusituko diren arren, hauek trinkoagoak izango dira goizean eta azken orduetan non tarteka euri-langar pixka bat utziko duten han-hemenka. Eguneko erdiko orduetan giro argiagoa izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura apenas mugituko da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!