Giro lasaia, baina berorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 27a

Goizean hodei asko agertuko da zeruan eta txokoren batean euri-langar pixka bat egin badezake ere, orokorrean ateri eutsiko dio.

Arratsaldean hodeiak zertxobait saretuko dira eta giro argiagoa izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da 22-23 gradutik pasako.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodei-geruza trinkoagoa izango da eta han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Eguerditik aurrera hodeiak saretuago agertuko dira eta giro argixeagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 22-23 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!