Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 24a

Goizean berriz ere hodei dezente agertuko da zeruan eta euri langar pixka bat izango da, batez ere, mendi kontretan.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan berriz ere, zeruan ostarte batzuk ikusiko ditugu eta giroa nahiko argia izango da. Azken orduetan berriz ere zerua estali egingo da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 24-25 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Zeruan egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira, ugariagoak izango direlarik egunaren bigarren zatian. Goizean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, hodeiak trinkotzean euri txiki modura zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!