Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 23a

Giro lasaiarekin jarraituko dugu.Goizean behe-hodei dezente agertuko da eta euri txiki moduan zertxobait bustiko du mendi kontretan.

Eguerdian eta arratsadeko lehen orduetan ostarte politak irekiko dira eta eguraldi argia izango da. Arratsalde erditik aurrera ordea, berriz ere zerua estali egingo da. Haizeak ipar-mende-baldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 26-27 graduan errendituko dira.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodei dezente agertuko da zeruan eta euri langar pixka bat izango da, batez ere, mendi kontretan. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan berriz ere, zeruan ostarte batzuk ikusiko ditugu eta giroa nahiko argia izango da. Azken orduetan berriz ere zerua estali egingo da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 24-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!