Bero handia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 22a

Bero handia egingo du gaur. Goizean goizetik zeruan urdina nagusituko da eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. Azken orduetan hodei baxu batzuk sartuko dira itsasotik, baina inolako ondoriorik gabe.

Goizean haizea hego-ekialdetik ibiliko da. Arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura igo eta 31-33 graduan joko du goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean goi-hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean ordea, behe-hodeiak ugarituko dira eta zerua zikinago agertuko da. Hala ere, hodei hauek ez dute ondoriorik ekarriko. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean bizi-bizi gainera. Tenperatura jaitsi eta 27-28 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!