Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 21a

Berriz ere egun osoz eguzkia jaun eta jabe izango da. Arratsaldean goi-hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 28-30 graduan joaz goia.

Bero handia egingo du bihar. Goizean goizetik zeruan urdina nagusituko da eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. Azken orduetan hodei baxu batzuk sartuko dira itsasotik, baina inolako ondoriorik gabe. Goizean haizea hego-ekialdetik ibiliko da. Arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura igo eta 31-33 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!