Haizeak aldakor xamar joko du, berriz ere arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperaturak beste koskatxo bat gora egin eta 25-27 graduan joko du goia.
Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizeko hodei hondarrak salbu, egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta balio altuenak 26-28 gradu ingurukoak.