Giro eguzkitsu eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko uzt. 17a, 06:59

Goizean behe-hodei gutxi batzuk agertuko dira, baina eguerdirako zerua erabat urdin geratuko da eta arratsaldean giro eder batez gozatzeko aukera izango dugu.

 Haizeak aldakor joko du goizean, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta tenperatura koska bat igo eta 24-26 graduan errendituko da.

Giro dotoreak jarraipena izango du bihar. Berriz ere goizean hodei hondarren bat agertuko da, baina eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoz. Haizeak aldakor xamar joko du, berriz ere arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperaturak beste koskatxo bat gora egin eta 25-27 graduan joko du goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!