Giro eguzkitsua bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 16a

Goizean oraindik hodei baxu batzuk agertuko dira, baina orduek aurrera egin ahala eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsalde eguzkitsua geratuko da.

Azken orduetan berriz ere hodei batzuk agertuko dira, baina batere garrantzirik gabe. Haizeak ipar, ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua eta sanoa izango dugu bihar. Goizean behe-hodei gutxi batzuk agertuko dira, baina eguerdirako zerua erabat urdin geratuko da eta arratsaldean giro eder batez gozatzeko aukera izango dugu. Haizeak aldakor joko du goizean, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta tenperatura koska bat igo eta 24-26 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!