Giro motela eta tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 13a

Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira, beti ere zeru estaliagoa izango delarik egunaren lehen zatian. Goizean euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Arratsaldean oso gutxi egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak ez dira 19-20 gradutik pasako.

Giro motelak jarraipena izango du bihar. Goizean zerua estalita agertuko da eta euri txiki modura, euri pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera pixkanaka atertzen joango da, arratsalde erditik aurrera giro lasaia geratuko delarik eta ostarte txiki batzuk irekiko direlarik. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!