Giro sano eta egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 10a

Goizean hodei multzo batzuk agertuko dira, baina eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da.

Egunaren azken orduetan berriz ere behe-hodei batzuk agertuko dira, baina batere ondoriorik ekarri gabe. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 24-26 graduan joaz goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean bertan jada zeruan hodei gutxi izango da eta eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango du. Arratsaldean antzeko joera nagusituko da, baina azken orduetan ipar partetik hodei baxu batzuk sartuko dira. Haizeak goizean hego-ekialdeko norabidea izango du, baina azken orduetan ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura asko igoko da eta 30-32 graduan joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!