Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 7a

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu. Zerua berriz ere oso estalirik agertuko da eta euri zaparrada txiki batzuk ere izango ditugu.

Euria goiz erditik arratsalde erdira botako du eta zaparrada txiki modura. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 20-21 graduan joaz goia.

Bihar berriz, hobetzeko bidea hartuko du giroak. Goizean hodei ugari izango da zeruan eta oraindik euri pixka bat izango da. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 21-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!