Giro motela eta askoz freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 6a

Goizean goizetik zerua estalita agertuko da eta goizean bertan euri pixka bat ere izango da. Hala ere, oso gutxi botako du.

Arratsalde partean, nahiz eta, zeruan hodeiak nagusitu, apenas egingo duen euririk. Haizea ipar/ipar-mendebaldetik ibiliko da eta tenperatura balio altuenak asko jaitsiko dira, 20-21 graduan joaz goia.

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu. Zerua berriz ere oso estalirik agertuko da eta euri zaparrada txiki batzuk ere izango ditugu. Euria goiz erditik arratsalde erdira botako du eta zaparrada txiki modura. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!