Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 4a

Giro motel xamarrarekin jarraituko dugu. Goizean hodeitza oso trinkoa izango da eta, batez ere, eguerdi aldera euri zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertu eta egun amaieran ostarte batzuk ere irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak are gehiago jaitsiko dira, eguneko erdiko orduetan 21-22 graduan joko dutelarik goia.

Giro eguzkitsua eta beroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-hodei batzuk izango dira zeruan, batez ere, egunaren bigarren zatian, baina ez dute trabarik egingo eta eguraldi ederraz gozatu ahalko da. Haizeak hegoaldetik joko du eta tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, 29-31 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!