Giro nahasiagoa izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 3a

Goizaldean sartuko den fronte batek hodeitza handia eta euri zaparrada batzuk ekarriko dizkigu. Ez da euri askorik egiterik espero, baina nahikoa izango da giro kaxkarra uzteko.

Arratsalde erditik aurrera atertu eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 23-24 graduan joaz goia.


Giro motel xamarrarekin jarraituko dugu. Goizean hodeitza oso trinkoa izango da eta, batez ere, eguerdi aldera euri zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertu eta egun amaieran ostarte batzuk ere irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak are gehiago jaitsiko dira, eguneko erdiko orduetan 21-22 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!