Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 2a

Egun osoan zehar une batzuetan erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan eguzkia izango da nagusi eta eguraldi ederraz gozatu ahalko da.

Arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da baina garrantzirik gabe. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, eguneko erdiko orduetan 27-29 gradu bitartean joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek hodeitza handia eta euri zaparrada batzuk ekarriko dizkigu. Ez da euri askorik egiterik espero, baina nahikoa izango da giro kaxkarra uzteko. Arratsalde erditik aurrera atertu eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!