Eguraldi lasaia izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko uztailaren 1a

Goizean hodeigune batzuk agertuko dira, baina giroa nahiko argia izango da. Eguneko erdiko orduetan ostarte politak izango dira, baina egunaren amaieran berriz ere hodeiak ugarituko dira.

Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 23-25 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsu eta beroa izango dugu bihar. Goizen goizetik eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan eta goi hodeiren bat salbu, urdina nagusituko da. Arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da, baina garrantziarik gabekoak izango dira. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak asko igoko dira, 28-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!