Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 30a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina giroa argia izango da orokorrean. Arratsaldean hodei hauek saretuz joango dira eta eguraldi eguzkitsua geratuko zaigu.

Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatzeko. Tenperatura igo eta 23-24 graduan joko du goia.

Eguraldi lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeigune batzuk agertuko dira, baina giroa nahiko argia izango da. Eguneko erdiko orduetan ostarte politak izango dira, baina egunaren amaieran berriz ere hodeiak ugarituko dira. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!