Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 29a

Giro motela, baina lasaia izango dugu. Egun osoan zehar zeruan hodei baxuak nagusituko dira eta, nahiz eta, uneren batean ostarteren bat edo beste ikusi, zerua nahiko estalirik egongo da. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik harro joko du eta tenperatura balio altuenak 20-21 graduan errendituko dira.

Eguraldi egonkorra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina giroa argia izango da orokorrean. Arratsaldean hodei hauek saretuz joango dira eta eguraldi eguzkitsua geratuko zaigu. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatzeko. Tenperatura igo eta 23-24 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!