Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 27a

Goizean bertan hodeitza handia izango da eta tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste botako du.

Eguerditik aurrera ordea, euri zaparradak ugaritu egingo dira eta mardulago egingo du, tarteka gogotik botako du. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du eta eguna giro lasaiagoarekin amaituko dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik harro joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 17-19 graduan errendituz.

Giro nahiko lasaia izango dugu bihar. Hodeitza trinko samarra izango da egun osoan zehar, baina orokorrean ateri eutsiko dio eta nahiko giro atsegina izango dugu. Haizeak mendebaldetik harro samar joko du eta tenperatura igo egingo da, balio altuenak 19-20 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!