Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 26a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Eguerditik aurrera ordea, hodeitza trinkotzen joango da eta arratsalde erditik aurrera euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, oso gutxi izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Haizea goizean aldakor xamar ibiliko da, hego ukitu batekin; arratsaldean aldiz, ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da. Tenperatura igo eta 25-26 graduan joko du goia.

Giro nahasia izango dugu. Goizean bertan hodeitza handia izango da eta tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste botako du. Eguerditik aurrera ordea, euri zaparradak ugaritu egingo dira eta mardulago egingo du, tarteka gogotik botako du. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du eta eguna giro lasaiagoarekin amaituko dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik harro joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 17-19 graduan errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!