Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 25a

Aspaldiko partez, eguraldi ederraz gozatu ahalko dugu. Goizean behe-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina orokorrean ostarteak gailenduko dira.

Eguerditik aurrera hodei hauek desagertzeko joera izango dute eta eguraldi eguzkitsu eta ederra geratuko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

Eguraldi ederra izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, hodeitza trinkotzen joango da eta arratsalde erditik aurrera euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, oso gutxi izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Haizea goizean aldakor samar ibiliko da, hego ukitu batekin; arratsaldean aldiz, ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da. Tenperatura igo eta 25-26 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!