Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 24a

Goizean oraindik hodeitza handia izango da eta euri pixka bat egingo du. Hala ere, oso gutxi izango da.

Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, arratsalde partean giro politagoa geratuko delarik. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko ibiliko da, 18-19 graduan joaz goia.

Eguraldi ederra izango dugu bihar. Goizean behe-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina orokorrean ostarteak gailenduko dira. Eguerditik aurrera hodei hauek desagertzeko joera izango dute eta eguraldi eguzkitsu eta ederra geratuko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 24-25 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!