Giro kaskarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 23a

Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira. Euri gehiena goizean egingo du eta arratsalde erditik aurrera pixkanaka atertzeko joera hartuko du.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak orokorrean ahul joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 18-19 graduan joaz goia.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeitza handia izango da eta euri pixka bat egingo du. Hala ere, oso gutxi izango da. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, arratsalde partean giro politagoa geratuko delarik. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko ibiliko da, 18-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!