Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 22a

Giro kaskar samarra izango dugu. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euria ere utziko digute.

Euri zaparradak egun osoz emango dira, baina ugariago egingo du egunaren lehen zatian eta ondoren arratsalde erditik aurrera, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura ez da 18-19 gradutik pasako.

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira. Euri gehiena goizean egingo du eta arratsalde erditik aurrera pixkanaka atertzeko joera hartuko du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak orokorrean ahul joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 18-19 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!