Ezegonkor, berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko eka. 19a, 06:59

Eguraldi ezegonkorra izango dugu. Egunsentian ekaitzen bat edo beste izango da, baina goiz erdirako eguraldi lasaia geratuko da.

Eguraldi lasaiak arratsaldeko lehen orduak arte iraungo du. Ordutik aurrera, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak izango diren, uneren batean zaparrada gogorragoren bat izan eta txingorra egitea baztertu gabe. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 23-24 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Arratsaldearen erdi arte, hodeiak eta ostarteak eta giro nahiko ateria izango ditugu. Arratsalde erditik aurrera hodeitza trinkotuko da eta euri zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu, baina orokorrean ezer gutxi izango da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du arratsalde erdi arte. Ordutik aurrera mendebaldera aldatuko da. Tenperatura antzeko balioetan edo zertxobait gorago: 23-25 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!