Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 18a

Giro ezegonkorrak jarraipena izango du. Goizean nahiko giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik.

Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, uneren batean zaparrada gogorren bat izan daitekeelarik, txingorra botatzea baztertu gabe. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

Bihar eguraldi ezegonkorra izango dugu berriz ere. Egunsentian ekaitzen bat edo beste izango da, baina goiz erdirako eguraldi lasaia geratuko da. Eguraldi lasaiak arratsaldeko lehen orduak arte iraungo du. Ordutik aurrera, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak izango diren, uneren batean zaparrada gogorragoren bat izan eta txingorra egitea baztertu gabe. Haizeak hegotik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 23-24 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!