Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 17a

Egun osoan zerua oso hodeitsu agertuko da eta hodei hauek euria ere utziko dute. Euria egun osoz egingo du, baina egunaren bigarren zatian ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak bota ditzake, kazkabarra egitea eta haize bolada gogorrak izatea baztertu gabe.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak asko jaitsiko dira, 19-20 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorrak jarraipena izango du bihar. Goizean nahiko giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Arratsaldean berriz ere bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, uneren batean zaparrada gogorren bat izan daitekeelarik, txingorra botatzea baztertu gabe. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!