Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 16a

Goizean jada hodeien presentzia handiagoa izango da. Hala ere, ateri eutsiko dio.

Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du. Tarteka zaparrada handia botako ditu eta ez da baztertzen kazkabarra botatzea. Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 27-29 graduan errendituko dira.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Egun osoan zerua oso hodeitsu agertuko da eta hodei hauek euria ere utziko dute. Euria egun osoz egingo du, baina egunaren bigarren zatian ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak bota ditzake, kazkabarra egitea eta haize bolada gogorrak izatea baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak asko jaitsiko dira, 20-22 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!