Giro beroarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 15a

Goizean goi-mailako hodei batzuk salbu, eguraldi eguzkitsua izango da.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ilunabar-gau partean ekaitzen bat sar liteke, baina proportzioa txikia denez, ordu gehienetan ateri egongo da. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura balio altuenak 28-30 graduan errendituko dira.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean jada hodeien presentzia handiagoa izango da. Hala ere, ateri eutsiko dio. Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du. Tarteka zaparrada handia botako ditu eta ez da baztertzen kazkabarra botatzea. Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 27-29 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!