Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 13a

Goizean goizetik eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Soilik zeruan goi-hodei bakan batzuk ikusiko ditugu.

Arratsaldean bero-hodeiak haziko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango eta eguraldi lasaia izango da. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ekialdekoa finkatuko delarik eta tenperaturak gora egingo du, bero handi xamarra izango delarik. Balio altuenak 30-32 graduan errendituko dira.

Nahasten hasiko da eguraldia bihar. Goizean eguraldi eguzkitsua izango da, nahiz eta, goi-mailako hodeien presentzia areagotuko den. Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta ekaitzetarako joera hartuko du, non uneren batean ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat edo beste izan daitekeen. Haizeak aldakor joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 27-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!