Uda-sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 12a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina goiz erdi edo eguerdirako eguzkiak erabat xurgatuko ditu eta eguraldi eguzkitsua geratuko da.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik hartuko eta giroa lasaia izango da. Haizeak ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 26-28 graduan joaz goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean goizetik eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Soilik zeruan goi-hodei bakan batzuk ikusiko ditugu. Arratsaldean bero-hodeiak haziko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik izango eta eguraldi lasaia izango da. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ekialdekoa finkatuko delarik eta tenperaturak gora egingo du, bero handi xamarra izango delarik. Maximoak 30-32 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!